Select Page

Bilgune deialdia: Siriako Herri eta Errepublika arabiarrekin elkartasuna

Siria aurrerakoi ta laikoak 6 urteko eraso itzela jasan ondoren bada ordua non bakearen aldeko indarrek bat egin ta ozenki eska dezaten eraso ta zigorren amaiera, 2011.etik errautsi eta suntsitu duten talde terrorista ezberdinei bloke imperialistaren eskutik emandako babesaren amaiera, esku-sartze imperialisten amaiera, eta Turkia eta Israelen eraso militarraren amaiera. Berehalako Bakea Sirian Munduko Herrien ahobatezko oihu bat da baina tamalez OTANeko herrialde eta Israelen aliatuengandik mespretxatua den deiadarra da, Arabia Saudí eta Qatar zeinek guda imperialista betikotzea bilatzen duten, herri arabiar hau suntsitua izaten jarrai dezan, bere azpiegitura eta kultur ondarea deuseztu, bere herritarrak sarraskitu, eta bere iragan historikoa ezabatu. Larregizkoa da Siriar herriari inposatu zaion oinazea, eta larregizkoa ere mendebaldeko potentzien erruz sufritzen duen bidegabekeria ixilik geratzeko. Oinarrizko behar politiko eta morala bihurtzen zaigu ASKI DA esatea behingoz, eta Siria eta bere bidelegezko Gobernuarekin elkartasuna erakustea, bera izan bait da herri oso baten Askapen, Duintasun, Bizitza eta Existentziarako Guda antolatzaile eta buru. Siriaren kontrako eraso erailearen parte bat da hedabide handietako botereek behin eta berriro antolatutako gezurra. Horregatik bi arlo desberdinetan bihurtzen zaigu beharrezkoa erantzun bat ematea:

  • Gizarte eta politiko mailan, fronte zabal bat sortuz indar progresistak eta bakearen aldeko herritarrak batu ditzan, guda imperialistaren kontra eta Siriar Errepublika Arabiarraren alde.
  • Hedabide eta albiste mailan, bozgorailu alternatiboa sortu, Sirian gertatzen denari buruzko egia gizarteari helarazteko, mass mediek modu eskandalagarrian izkutatzen bait dutelako.

Hedabideetatik jaurtitako desinformazio kanpainia basatia izan arren, eta estatu espainiarraren partaidetza ez aitortua OTANeko kide bezela guda erasotzaile hontan ikusiz, bada posiblea Siriar den herri duina eta bere bidelegezko gobernuarekin elkartasun mugimendu bat, non alderdi politiko, sindikatu, giza antolakunde, langile, intelektual zein profesionalak batu daitezen, elkartasun eta intenazionalismoaren bidez guda harrapakin hau gelditzen lagun dezaten, Siriar herriak bakea birkonkistatu eta bere independentzia eta lurralde osotasuna berreskuratu dezan. Siriar Errepublika Arabiarrarekin elkartasunean, bakearen alde dauden indar guztiei deialdia egiten diegu 2017ko Apirilaren 22an burutuko den Bilerara, independentziaren jaia ospatzen den hilabetarekin bat eginez, Aprilean izan bait zen, tropa frantsesak alde egin zuten unean 1946.ean eta Errepublika aldarrikatu zenean. Bilgune honek Siriar herriak eta gobernuak daramaten borrokarekin elkartasun mezu argi eta garbi bat eramateko baliabide izan behar du indar progresisten eskutik, eta era berean 2011.etik eraso, deuseztu eta okupatu duten potentzia gerrazaleak bakera behartu SIRIAN EZ DAGO IRAULTZARIK, INBASIO INPERIALISTA ETA NEOKOLONIALA DA DAGOENA, EEBBek 80 HERRIALDEETATIK BAINO GEHIAGO ETORRITAKO MERTZENARIOEN ESKUTIK. SIRIA SOZIALISMOAREN SORTERRIA DA.SIRIA UNE HONTAN MUNDUAREN ZILBORRA DA.

ÚNETE AL MOVIMIENTO DE APOYO A SIRIA

Si tanto a nivel personal como de organización queréis uniros al Movimiento de Apoyo a Siria podéis rellenar vuestros datos a continuación.

Como persona
Nombre*:
Apellido*:
E-mail*:
Población*:
Datos de interés:
Como Organización
Organización*:
E-mail*:
Población*:
Datos de interés:

Movimiento de Apoyo a Siria (M.A.S.)

 

movimientodeapoyoasiria@gmail.com

movimientodeapoyoasiria.media@gmail.com

Noticias